XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gidariak semaforoari begiratu zion: gorri zegoen.
Trenak itxaroten jarraitu zuen tunel luzean.
Frank eta haren gizonak tunelean zeuden.
Zain zeuden pasabidearen barrenean.
Abiadura moteldu eta trena gelditu egin zen.
Lapurrek aurre-aurrean zeukaten zaintzailearen bagoia.
Bizkor igo zen Frank.
Zaintzailearen bagoiko atea zabaldu eta barrura begiratu zuen.
- Dena ongi - esan zien besteei.
Edan du zaintzaileak kafea; lo dago.
Frankek behera bota zituen diru-zakuak.
- Orain bota gora paper-zakuak - esan zien bere gizonei - .
Eta bizkor ibili; ez dugu asti handirik.